2006-09-25

Asteburu tropikalak

Halaxe doaz, bai. Deskantsu gutxi eta topera, han eta hemen.
Pasa den astean, musik-eroen afaria, txakolin eguna eta asteburua errematatzeko igandean Jatan izan ginen, Bakion dagoen mendi eder batean.

Asteburu perfektua. Perfektua eta tropikala.

Azken asteburu hau ere halaxe izan da. Ostiralean Txurrukara joan ginen Xiskoko begiraleak, bertan gaua igarotzeaz gain, ikasturte hasierako bilerak antolatu asmoz. Giro ederra egin zuen, eta giro ederrean pasa genituen egun t´erdiko orduak. Orioko barraraino ere gerturatu ginen, batzuk oinez, beste batzuk patinetan... bai bai... patinetan !!!

Orioko barratik bista ederrak ikusi ahal izan genituen: Mollarri, San Anton mendia...
Hamaika komeri izan genituen ere, patinetan, ezta Itziar eta Ainhoa?
Asteburua errematatzeko, Ernion izan ginen atzo, igandean, Txatxarroko 70 bat lagun. Zelatunen, ziur aski inguruetan zegoen mendizalerik gazteena topatu nuen: Uxue. 7 hilabeteko txatxarrokide gaztea duzue ondoko argazkian, bere aitarekin, Mante.
7 hilabeterekin Zelatunen; nora iritsiko ote da 7 urterekin !
Ondoren, euskaldun leialak izaki, jatordu eder batetaz gozatu genuen La Sallen, jolas eta bideo emanaldi eta guzti.
Datorren asteburua ere tropikala ote?
Ikusiko da zer dagoen berri ! Gaurko astelehena ez da ta hain tropikala izan !

Etiquetas:

2006-09-12

Mama goxua

Irailaren 9a pasa eta badirudi ez garela mama goxuaz nazkatu. "Mahatsaren orpotik dator, mama goxua..." zioen orain urte batzuk ikasitako abestiak; haiek bai urteak...
Kontua da, asteburu honetan, larunbatean ospatzen dela Txakolin eguna Zarautzen. Txakolingileak kexan dira [nola ez...] vendimia edota mahatsaren uzta biltzea aurreratu egin delako azken urteotan, hori diote behinik-behin honetan aditu-beteranoenek. Gu ere dagoeneko aditu eta beterano gera, txakolin eraten eta baita egun honetan hutsik ez egiten.
Horrexegatik egun horretan behin baino gehiagotan entzungo dugun abestia ipintzen dizuet: Txakolin, txakolin. Doinua [MIDI sekuentzia bat da] jeitsi edota entzuteko ondorengo linka erabili:

Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
guztiok edaigun alkarrekin.
Bihotza pozez betetzen da
txurrut bat eginik
ez dago munduan
edari hoberik.

Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
Maritxu, arintxo daMartintxo.
Ase naiz naparrez,
zuri, gorri ta beltzez.
Jarri naute minez,
gabe ere onik ez.

Norbait partiturekin abila bada...

Abesti honen bertsioak hamaika aurkitu daitezke. Euskal kantutegi zibernetikoan [http://www.euskomedia.org/euskomedia/SCancionero] "txakolin" hitza bilatuz gero hainbat ikusi daitezke. Jatorriz, Bizkai aldetik dator abestia. Zarautzen abesten den bertsioa goiko bi bertsoak dira, nire burua oso gaizki ez badabil. Halere, ez dago abestia ez ikasteko eskusarik !

Argazki kurioso bat: Txakolin eguna Musika plazan. 1989ko iraileko Euskal Astean

Etiquetas:

2006-09-11

BINOMIO FANTASTIKOA: "Luz y zapatos"

Bai, bai, oso fuertea da: TuTi eta irakurketa. Binomio fantastikoa dirudi. Onartu beharra daukat irakurketara "engantxatzen" hasia naizela; dagoeneko ez zaizkit kitarra eta pianoa nahikoak nere aisialdirako.
Hain zuzen ere, GIANNI RODARIk Gramática de la fantasía liburuan BINOMIO FANTASTIKOAz hitz egiten du luze-zabalean. Hauetako batean, italiar eskolako bost urte terdiko ikasle batek idatzitako istorioa, ederra:

"Había una vez un chaval que se ponía siempre los zapatos de su papá. Una noche, como estaba harto de que le usase los zapatos, el padre los deja conectados con la luz; a medianoche, el niño cae, y el padre, entonces, dice:-¿Quién anda ahí?¿Un ladrón?
Va a ver y el chaval estaba en el suelo. Había quedado encendido. Entonces el padre intentó tirarle de las orejas pero no se apagaba; intentó achatarle la nariz pero no se apagaba; intentó tirarle del pelo pero no se apagaba; intentó apretarle el ombligo pero no se apagaba; intentó quitarle los zapatos y al fin pudo lorgrarlo: se apagó."


Zein sinpleak garen... eta hain konplikatuak !!! [zenbat gauza esan nahi ote zituen 5 urteko haurrak!!!???¿¿¿¿]

Etiquetas:

2006-09-10

Osea... q fuerte !

Ba hori, oso fuertea. Azken post-a ekainaren 5ekoa da. Ordundik egin du bai euria. Eta irailan gaudenez, balantzeak egiteko ordua izaten omen da ikasturte berriaren atarian. Badazpada ere, ez ditut korrika egiten hasteko edota fasciculo bat hartzeko promesarik egingo. Uda honetan egin dudan guztia, azkar batean kontatzera mugatuko natzaizue, hortik aurrera, datorrela etorri beharrekoa !
>>>Ekaina bukaeran, oporrak ondo hasteko, Belagoan izan ginen Txatxarro Gazte Elkartekoak. 8 egun, mendi ugari, bainua errekan, bordako usai ahaztezina, jolasak... espezial ! Ia hamar urte bertara joan gabe... q fuerte...

a ze parajeak...

>>> Uztaila hasieran pare bat ikastaro egin ditut: lehenenengoa, Hik Hasiren "VII. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogiko"etan, "Ipuinak irakurtzen eta kontatzen" ikastaroa, Pello Añorga irakasle genuela. Oso polita, gomendagarria...

Uztaileko bigarren astean egin genuen bigarren ikastaroa, Baionan, Bernard Aucoturierren psikomotrizitate praktika: Jolasaren bitartezberraseguratzea. Ezozi Arizaga izan genuen astebete honetan irakasle. Egia esan, ez dakit sekula hainbeste aprobetxatu dudan ikastaro bat. Oso oso aberasgarria !

+ info http://www.hikhasi.com/topaketak eta http://www.ueu.org/

>>> Uztaila bukaera aldera, Pasaiko Udalak eta Urtxintxak antolatutako Abenturaz Blai udalekuetan izan naiz, EL RUN herrian, Benasque bailaran, inguru pribilegiatu batean. 12 egunetan Pasaiko 25 gazteekin abentura ekintzez gain, ohiko udalekuetako martxa izan dugu. Abentura ekintzek izugarrizko indarra eman diote udaleku berezi hauei. Egia esan, dena ezin hobeto joan zen... begira bestela!

[EZ DITU ARGAZKIAK IGOTZEN !!!]

ARGAZKIAK IKUSI =>http://usuarios.lycos.es/jontuti/blogg.htm

Zaldia, skibus, rafting, descenso barrancos, BTT, ... eta ze ingurua...

>>> Abuztua hasieran, lagun pare batek eta anaiak, Benasque aldera ihesalditxo bat egiteko proposatu zidaten, bide batez, beraiek ere abentura kirol batzuk egiteko. 6 bat egunez izan ginen eta nik ezin nuen aukera paregabe hau galdu. El Runen ginen artean, Castejon De Sosen parapenteak nola zebiltzan ikusten genuen egunero. Hori enbidia ! Eta lagunekin bueltatu garen honetan, ezin galdu aukera hau !!! Benetan esperientzia oso polita. Denentzat gomendagarria... begira begira !!!

[EZ DITU ARGAZKIAK IGOTZEN !!!]

ARGAZKIAK IKUSI=> http://usuarios.lycos.es/jontuti/blogg.htm

>>> Auzoko festaz gozatu ondoren [Aupa Azken Portu!], eta irailean lanean hasi aurretik, 8 bat egunez Salou ondoan dagoen Camping Sangulín egon nintzen, ilobekin. Irakurri, jan eta lo, ez degu besterik egin. Lanean hasi aurretik pilak kargatzeko!


Laburtuz, oporraldi hauetan 35 bat egunez izan naiz etxetik kanpora. Ñoooooo !!!!! Que fuerte !

Etiquetas: