2007-08-16

TT productions

Atzo gaueko kontuak. Etxean grabatu nun abesti bat gogora ekarri ta FRU FRU kantari hasi nintzan... ta lagunei hemen zintzilikatuko nula prometitu nien.
Ba FRU FRU abesti horretaz gain, etxean grabatutako beste hainbat abesti ere zintzilikatuitut.

Abesti bakoitzakin azalpen txiki bat dijua. Abestiyak zaharrenetik berriyenea, kronologikoki jarri ditut. Jetsi nahi baituzue, eskubiko botoyakin "Gorde Lotura Honela" in.

XISKOko lehen abestiya, Txurrukako abestiyan atzetik [hauek zintzilikatzia lotsa emateit!], grabatu nun lehenengotakua da. Grabaziyua nahiko txapuzerua dan arren, letra nahiko emotibua ta jendiak honekin malko pila botatakua!Xisko amaitzen dun jendiai eskeinitako abestiya da. Begirale nintzan ZINTZ taldeak bukatzen zun... Ez dakit data zehatza, baina sei bat urte baditu abestiyak...

XISKOko bigarren abestiya, nahiko malko bota ta gero, esperantza eta ilusiyuari beira indako abestiya da. Kasualitate handiz, eurojunior-eko abesti baten antza daka [armonia aldetik behintzat]. Buruan seguraski abesti hori izango nun bueltaka. 2004ko apirilekua da, ustet.

MIREIAn komuniyoko abestiya izan zan 2004ko maiatzarako grabatu genuna. Ilobai bere bi anai-arrebak abesten diyoe. ETBko gabon-abesti batetik berreskuratutako doinu baten bertso bat da. Abestia oparitzeko unean, jatetxean malko ugari... oso polita! Doinu goxoa... abesten duten ilobak Imanolek 6 urte, Naiak 4.

Nere ama're Imanol Urbieta zuzendari zutela Udaberriko koruan hasi zan kantari. Bertako abestiyak ikasteko [Manolonak ia danak] nei grabatu arazi iten zian. Abesti hoietako bat, TEXAS, ilobekin grabatu nun 2005eko martxoa aldea.

Handik hilabete gutxira, Txufo ezkontzen zala ta, bere ama Lourdesek, beraien familian oso ezaguna zen abesti bat aurkitzerik ote nuen eskatu zidan. Nik ezagutzen ez nuenez, ezta Google handiak ezta astotxoak ere, grabatzea erabaki nuen. Hemen FRU FRU.

2005eko negu-udaberri aldera hasi ginen, Hezkide Eskolako Jolas eta "Antropo" Departamentukoak Etxarri Larraunerako kantorala egiteko asmoz hainbat bileratan. Helburua, kantutegi bat egitea eta hoiek abesteko CD bilduma bat egitea zen. Hainbat abesti topatzen ez genituenez, grabatu egin genituen. Honen adibide gisa, AZKEN AGURREN GARAIA.

2006ko maiatza hasieran, Imanol ilobak bere Lehen Jaunartzea zuen. Mireiari egin genionez, berari ere, abesti goxo bat grabatu behar genion. Oraingoan Takolo Pirritx eta Porrotxen diska bateko doinua "lapurtu" genion Xabier Zabala egileari. Mireiak abesten zuen [11 urte] eta Naiak [6 urte]. Soinuarekin Iñaki Olidenek lagundu zigun... ederra abestiya!

2006ko maiatzeko zubian, Txatxarro gazte elkartekoak El Runen izan ginen. Han "Nik daukat tik tik tik" abestiak izandako exitoaren ondotik, grabatzea erabaki nuen, bertsio "bakaladeroan". Eskubaloiko "fase de ascenso" delakoan, kiroldegian ere jarri omen zuten... ikusle guztiak dantzari... jajaja! Papa pa piri po!

Urte honetan bertan, ekaineko Pagoeta egunean txatxarrokoak bazkari ostean ikusi ohi dugun urteko argazki-bideo muntairako Belaguako abesti "mitiko" bat grabatzea erabaki nuen: istorio ederra.

2007ko maiatza alderako abesti bat grabatzeko eskatu zidan Jose Angel anaia lasalletarrak. IZARREZ IZAR deitu zion Patxi Ezkiagak berak egindako letrari eta doinua jarri eta grabatzeko eskatu zidan Jose Angelek. Asmoa, gainontzeko La Salle eskoletara zabaltzea zen, gaztelerara itzulita. Baina abestia prozesu honetan zegoela Patxi gaixotu eta bertan behera geratu zen abestia zabaltzearen asmoa.Neure burua grabatzen dudanean oso gaizki sentitzen naiz: zenbat desafinatzen dudan...

Egin dudan azkenengo "txapuzilla"rekin agurtuko natzaizue [hau txapa!]. Orain pare bat aste, uztaila bukaeran Donostiko Xirimiri Gazte Taldekoak beraien udalekutako abesti bat grabatzeko eskatu zidaten. Letra eta doinua beraiena da. Hemen abestia.

Etiquetas:

5 Comments:

  • bloga bizirik!!!!
    jajaja

    joe ba... Fru Fru entzun nahi nun... baño...nire windows media maiteak ez du iriki nahi!!!

    halare saiatuko naiz beste metodon batekin.

    ondo izan

    By Blogger Unknown, at 2:41 p. m.  

  • yasta,
    entzutia lortuet!!!

    By Blogger Unknown, at 2:45 p. m.  

  • Ba lortu baezu, primeran!
    Programa ezberdinakin pasata daude mp3ra. Hortik, arazotxo hoiek, seguraski.
    Bestalde, Itziar! Pistaren bat Firefox berreskuratzeko?
    Desesperatzen ai naiz!
    Larunbat arte!

    By Blogger t u t i, at 2:53 p. m.  

  • Hi TT, famosuena falta zaik.
    Badakik zeñetaz ai nauken, ezta??
    Popopopoooo!!!!

    By Anonymous Anónimo, at 5:31 p. m.  

  • Ba motel!
    Halare, formatu digitala galduta zekat [gogoratze nauk audio cda nolakua huan: SONY zahar bat... oraindik CD formatua nobedadia huan!] eta formatu digitalean berreskuratu artean ez diyat zintzilikatuko.
    Lasai, tiempo al tiempo.
    Aio!

    By Blogger t u t i, at 2:12 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home