2007-09-16

Ikaragarria!

Ba hori. Asteburu ikaragarria pasatu dugula Ostargi Parapente Taldeko zazpi lagunek Castejon de Soseko "Festival del aire" delakoan.
Hegan egiteaz gain, airearekin zerikusia zuen mila kontu ikusi ditugu: biplazak, ultraligeroak, aeromodelistak, BASE saltoak...
Mundu honetan berria izaki, goizean-goiz hegan egitea gomendagarriagoa da, aire korronte beroak [termikak] erabat osatu gabe daudenean oraindik, hegaldi-baldintza lasaiagoak helburu.
Kontua da, mila erokeriren artean izen berezirik baldin bada, hori Raul Rodriguez dela. Parapentearen disziplinan akrobazia ikaragarriak, ia sinestezinak egiten ditu. Hoietakoak ikusi ahal izan ditugu, parez-pare, metro gutxitara, egun hauetan. Bideotxo bat uzten dizuet; nahiz eta asteburu honetako bideoa ez izan, maniobra hauek metro gutxitara ikusi ditugu...

Kasualitatez, NIVIUK etxearen irudia da. Nik neuk ere, marka hori darabilt, baina ez ditut horrelako erokeriak egiten... nik tutikeriak egiten ditut soilik... hau asteburua!

2007-08-24

Musika jeitsi, zertarako?

En fin. Teknologia inguruan azken deskubrimendua. Noah-Mikelek komentatu zigun kuadrilako tabloyan. DEEZER izena du eta bertatik musika entzun daiteke. Bai, disko gogorrean GB mordoa eduki baino hobe internetera konexioa izatea, eta lixto! Hori bai, dena ezin zuen ona ona izan... ezin dira abestiak jaitsi eta kalitatea ere ez da hoberena... baina tira!
Adibidetxo bat jarriko dizuet. ENYAren Adiemus. Entzun eta gozatu!

free music

Etiquetas:

2007-08-18

Erokeriak

Hainbat erokeri eginak gara danok. BAI, DANOK!
Nik hemen pare bat uzten dizkizuet:


  • Lehenengoa, eta kronologikoki zaharrena. 1998 aldera, 17 urte nituela nire "lehen abestia" grabatu nuen. Asmoa "Ruta Quetzal" dalako horta aurkeztia zan. Halare, lehen grabaziyo-arratsaldea bizitu ondoren, txapelketa guztiyak ahaztu zitzaizkian. Institututik pira in ber izan nun grabatzea allatzeko, imajinau panorama: Tuti bizikletan esku batian tronboya, ta bestian gitarra ta bajua. Eta horrela astiraño. Jexuxmai Lopetegiren "Noizbehinka" estudioraino. 17 urtekin iten dian gauzak. Ondo gogoratzen naizena 15.000 pta pagatu nitula orduan! Atzo aspaldiko partez aitu nun abestiya eta ez nitzan osua aitzea allau... hau lotsa! Bueno, txapa geyo gabe hemen Sinistu ezazu, sinistu abestiya [Hitzak: Ander Burgaña, Doinu monotonoa: Tuti 17 urtekin; bateria: Aitor Arratibel, hau're asko jota 18 urtekin gainontzeko sasi-instrumentuak: tuti].

  • Geyenok ondo dakizuen bezela, parapentian nabil ia egunero. Atzo, kuadrilako hainbat iyo zian kanpin gora [Noah, Pablo, Montx ta Izas], nola moldatzen nintzan ikustea. Noah ta Pablo argazkiak atera eta atera jardun zian, eta hemen uzteizuet Pablok indako booka, hemen Noahk indakua eta montajetxo bat'e bai.

Etiquetas: ,

2007-08-16

S O S tekno!

Bada hilabete errore honek saltatzen didala: "Firefox oraindik martxan dago, baina ez du erantzuten. Leiho berri bat irekitzeko, Firefox itxi behar duzu edo sistema osoa berrabiarazi".



Nire "administrador de tareas" delakoan ez dago "aplikazio"rik martxan... eta prozesu guztiak amaituta frogatu det... baina ez dago modurik! Sistema osoa berrabiarazi, Firefox berriz instalatu eta ez dago modurik... dena berdin...

Zer egin dezaket? Desesperatzen ai naiz Internet Explorer-akin...

Etiquetas:

TT productions

Atzo gaueko kontuak. Etxean grabatu nun abesti bat gogora ekarri ta FRU FRU kantari hasi nintzan... ta lagunei hemen zintzilikatuko nula prometitu nien.
Ba FRU FRU abesti horretaz gain, etxean grabatutako beste hainbat abesti ere zintzilikatuitut.

Abesti bakoitzakin azalpen txiki bat dijua. Abestiyak zaharrenetik berriyenea, kronologikoki jarri ditut. Jetsi nahi baituzue, eskubiko botoyakin "Gorde Lotura Honela" in.

XISKOko lehen abestiya, Txurrukako abestiyan atzetik [hauek zintzilikatzia lotsa emateit!], grabatu nun lehenengotakua da. Grabaziyua nahiko txapuzerua dan arren, letra nahiko emotibua ta jendiak honekin malko pila botatakua!Xisko amaitzen dun jendiai eskeinitako abestiya da. Begirale nintzan ZINTZ taldeak bukatzen zun... Ez dakit data zehatza, baina sei bat urte baditu abestiyak...

XISKOko bigarren abestiya, nahiko malko bota ta gero, esperantza eta ilusiyuari beira indako abestiya da. Kasualitate handiz, eurojunior-eko abesti baten antza daka [armonia aldetik behintzat]. Buruan seguraski abesti hori izango nun bueltaka. 2004ko apirilekua da, ustet.

MIREIAn komuniyoko abestiya izan zan 2004ko maiatzarako grabatu genuna. Ilobai bere bi anai-arrebak abesten diyoe. ETBko gabon-abesti batetik berreskuratutako doinu baten bertso bat da. Abestia oparitzeko unean, jatetxean malko ugari... oso polita! Doinu goxoa... abesten duten ilobak Imanolek 6 urte, Naiak 4.

Nere ama're Imanol Urbieta zuzendari zutela Udaberriko koruan hasi zan kantari. Bertako abestiyak ikasteko [Manolonak ia danak] nei grabatu arazi iten zian. Abesti hoietako bat, TEXAS, ilobekin grabatu nun 2005eko martxoa aldea.

Handik hilabete gutxira, Txufo ezkontzen zala ta, bere ama Lourdesek, beraien familian oso ezaguna zen abesti bat aurkitzerik ote nuen eskatu zidan. Nik ezagutzen ez nuenez, ezta Google handiak ezta astotxoak ere, grabatzea erabaki nuen. Hemen FRU FRU.

2005eko negu-udaberri aldera hasi ginen, Hezkide Eskolako Jolas eta "Antropo" Departamentukoak Etxarri Larraunerako kantorala egiteko asmoz hainbat bileratan. Helburua, kantutegi bat egitea eta hoiek abesteko CD bilduma bat egitea zen. Hainbat abesti topatzen ez genituenez, grabatu egin genituen. Honen adibide gisa, AZKEN AGURREN GARAIA.

2006ko maiatza hasieran, Imanol ilobak bere Lehen Jaunartzea zuen. Mireiari egin genionez, berari ere, abesti goxo bat grabatu behar genion. Oraingoan Takolo Pirritx eta Porrotxen diska bateko doinua "lapurtu" genion Xabier Zabala egileari. Mireiak abesten zuen [11 urte] eta Naiak [6 urte]. Soinuarekin Iñaki Olidenek lagundu zigun... ederra abestiya!

2006ko maiatzeko zubian, Txatxarro gazte elkartekoak El Runen izan ginen. Han "Nik daukat tik tik tik" abestiak izandako exitoaren ondotik, grabatzea erabaki nuen, bertsio "bakaladeroan". Eskubaloiko "fase de ascenso" delakoan, kiroldegian ere jarri omen zuten... ikusle guztiak dantzari... jajaja! Papa pa piri po!

Urte honetan bertan, ekaineko Pagoeta egunean txatxarrokoak bazkari ostean ikusi ohi dugun urteko argazki-bideo muntairako Belaguako abesti "mitiko" bat grabatzea erabaki nuen: istorio ederra.

2007ko maiatza alderako abesti bat grabatzeko eskatu zidan Jose Angel anaia lasalletarrak. IZARREZ IZAR deitu zion Patxi Ezkiagak berak egindako letrari eta doinua jarri eta grabatzeko eskatu zidan Jose Angelek. Asmoa, gainontzeko La Salle eskoletara zabaltzea zen, gaztelerara itzulita. Baina abestia prozesu honetan zegoela Patxi gaixotu eta bertan behera geratu zen abestia zabaltzearen asmoa.Neure burua grabatzen dudanean oso gaizki sentitzen naiz: zenbat desafinatzen dudan...

Egin dudan azkenengo "txapuzilla"rekin agurtuko natzaizue [hau txapa!]. Orain pare bat aste, uztaila bukaeran Donostiko Xirimiri Gazte Taldekoak beraien udalekutako abesti bat grabatzeko eskatu zidaten. Letra eta doinua beraiena da. Hemen abestia.

Etiquetas:

parapenteaz...

Bueno, bueno, bueno...
Nere blogak ni akatu aurretik beste post bat idatzi berko!
Honezkeo gehienok jakingo dezuen bezela, parapentian asuntuak oso "fuerte jo dit".
Horregatik tarteka kirol interesgarri honen inguruan idatzikoizuet.

Jakina da kirol mota hauek praktikatzeko lagun-ingurua beharrezkoa dela, gehiago "nobato" hutsa bazara. Nere kasuan
Donostiko Ostargi Parapente Taldearekin nabil. Bueno, ibili eta bertako bazkide naiz.

Gaur, parapentearen lehen posta izaki, motx-motxa dijua. Bideotxo bat eta listo. Bideoa erresoluzio hobean ikusi nahi badezue,
hemen daukazue.
Bideo honetan, Kukuarritik [Orio] aireratu eta Donostiako badia nola zeharkatu daitekeen ikusi dezakezue, seguraski Saguesen lurra hartzeko. Bideo amaieran adierazten den moduan, jendea Jaizkibel arte ere joan zen.


Etiquetas:

2007-05-22

Blogzalekeriak...

Ba hoixe. Blogez-blog, spam korreoaren antzera proposatzen diren lan "extra"txoak. Kuriositateagatik baino ez dut egingo!
Kontua da irakurtzen nagoen liburuko 179.orrialdeko bigarren paragrafoa ipini behar dudala neure blogean. Neure idazmahaia gainezka daukat [cdak, trastoak mila...] eta nekez aurkitu dut irailan irakurtzen hasi nintzen liburua [eta oraindik ez dut amaitu!].

Udan asko irakurri nuen, eta indar horrek bultzata edo, irailan hasi nintzen liburuarekin. Hemen post bat ere ipini nuen... Binomio fantastikoaz. Liluratu egin baininduen liburuak... haurrekin fantasia mundua nola landu, ipuinetan, binomio fantastikoaren erabilera... interesgarria oso!

Hementxe ba, parrafoa:

"La posibilidad más sencilla de inventar historias cómicas nace del aprovechamiento del error. Las primeras historias serán más gestuales que verbales. Papá se pone zapatos en las manos. Se pone los zapatos en la cabeza. Quiere comer sopa con el martillo..."

Gianni Rodariren Gramática de la fantasía liburutik ateratakoa da hain zuzen. Lankide batek utzi zidan eta oraindik ez diot itzuli, nik estreinatu diodan liburua...


Entzuna dut, mundu honetan bi "tonto" klase daudela: liburuak uzten dituena eta liburuak itzultzen dituena.

Tira, aukera baduzue, irakurri liburua. Ederra da,orain artean irakurritakoa behinik-behin!


Etiquetas:

2007-05-20

TRIKIZIOz... zerbait gehiago!

Atzo Santa Marinako festetan izan genituen, TRIKIZIOkoak. Denbora da utzi nuela, baina halare, bertako kideekin bizitako ordu ugariek sentimendu arraro bat mugitzen didate barruan. Egoera kuriosoak ematen dira halakoetan: bata hanka hautsita eta jo ta su, ordezko-ordezko-ordezkoa baxua jotzen, besteen ekipoa ["dobletea" zutenez, Trikizioren ekipoa arratsaldean Bizkaialdean izan zen, eta oraindik jasotzeke...].

Aurreko astean blog-webgune bat ireki nien [hau irakurtzen duen frikiren batek eskuren bat bota nahi badu, ongi etorri!]. Bertan zintzilikatu genituen AEKk 2005eko irailaren 18an Iruñan antolatuko jaialdi-kontzertuko TRIKIZIOren zuzeneko bideo-irudiak [ezkerretan ageri den estatua-baxujolea ni naiz! bai!].


Primizia moduan kontatuko dizuet, ekainean diska aterako duela TRIKIZIOk. Bertsio harrigarriak, batzuk katalanez, kolaborazio izugarriak... atzo zerbait entzuteko moduan izan nintzen. Ederra, festetarako dantzagarria, parrandarako primerakoa.

Etiquetas:

2007-04-27

Eguraldiaz...

Ba bai, eguraldiaz hitz egitera natorkizue. Baina aldez aurretik, Paxkal Etxepareren trilogiako bigarren argazkia duzue hemen azpian [kexati hutsa baita gizona: gaizki ateratzen zela aurreko argazkian...]

Atzokoan, Bilboko Kafe Antzokian izan ginen. III. Mendebala maketa lehiaketaren barnean, ZURE taldearekin finalera iritsi baikinen. Han jardun zen Paxkal [edo Paxkual!], soinu-teknikari lanetan, aupa hi!


Kontuak-kontu, gauak lehiaketa bera baino beste oroigarri goxoago batzuk utzi zizkigun. Hoien artean, kamerinoko kontuak. Bai, kamerino bat genuen eta nebera zerbezaz betea!
Fijatu zaitezte argazkian. Atzekaldeko "firmatxoa"k Kafe Antzokitik pasa diren taldeen "oroigarria"k dira. Mundu erdia "mini" kamerino batean bilduta.

Afalorduan, eta ostean, nola ez, Txuma Murugarrenek berriketaldi bat egiteko aukera izan genuen. Tipo geniala. Ez zebiltzan urruti, Jabier Muguruza, Rafa Rueda...

Kontzertua hasi aurretik, lagun kataluiniar batek esan ez zidan ba: "zure blogaren berri ikusi dut, unibertsitateko aldizkari batean". Eta nik nere barnerako... "jode tuti... kakaztuek oainguan!. Kontuz ibili beharko diyat hemendik aurrera, ea zer idazten diadan!"

En fin! Ez al nizuen eguraldiaz hitz egin behar? Hori beste baterako utziko dut, igogailuko elkarrizketarako edota, elkarrizketa fortzatu hoietako batetarako.

Nik eguraldiak zertxobait altxatu duela aprobetxatuz, arratsaldean hegan egingo dut. Saiatu behintzat. Txorien antzera hegoak altxa... eta ea zortea dugun!

ONDO IZAN!

Etiquetas: