2006-05-23

“Olidenen Banda” Euskaldunan

Argazkia eta testua: Xabier Etxabe
Datorren ostegunean, hileroko ‘Kafe Torero’ kultur-programazioan, “Olidenen Banda” osatzen duten zortzi musikari zarauztar izango dira Euskalduna tabernan gaueko 21’30etatik aurrera. Oraintxe urtebete toki berean emandako bideari segituko diote musikariek: iaz Hamaika entzuteko jaioak izeneko musika-emanaldia prestatu zuten, bazter guztietako musika interpretatuz; aurten, ostera, Amerikako piezak joko dituzte batik bat, Hamaika eta bat gehiago deitu dioten musika-emanaldian. Emanaldirako propio prestatu duten egitarauan, besteak beste Ipar Amerikako swing, gospel eta boogie erritmoak aukeratu dituzte, eta Hego Amerikako samba, boss eta tangoa.“Olidenen Banda” osatzen duten zortzi musikariak, hauetxek dira (argazkiak dauden ordenean, goitik behera eta ezkerretik eskuinera): Josu Isasti, Igor Gartzia, Antxon Sarasua, Iñigo Isasti, Aitor Arratibel, Iñaki Oliden, Jon Arruti “Tuti” eta Karmelo Mendizabal (ez dago argazkian).

Etiquetas:

2006-05-14

K O M U N I Y U A K ...

Lehengusinaren ezkontzatik hilabete pasa gabe eta ilobaren komuniyua. Alperrikakua omen da zarauztar bati "Lehen Jaunartzea" erakustea; komuniyua esaten bukatuko baitu berdin-berdin.

Komuniyuak dagoeneko, ezkontza baten antza osoa hartua dauka: tarta, opariak, dirua, jantziak, argazkilaria... a ze dirutza !!! Tira, zorionez ba [omen] gaude batzuk [nahiz eta "oparia"n diruz ere parte hartu] "bestelako" opari xume nahiz politak egiten ditugunok.

Iloba zaharrenari abesti bat grabatu-eskaini genion, eta bigarren honi ere bai. Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Patata,patata" diskako Xabier Zabalaren doinu bat hartuta, abesti bat eskaini diogu. Komuniyua egiten zuenaren bi arrebek [eta lehengusuak; bi komuniyo batera...] abestuta eta hala-nola neuk etxean grabatua. Polita geratu da, bai horixe !

Behean dauzkazue, abestiaren letra-argazki montajea, bazkarian ilobari erretegian abestu diogun momentuko argazkia eta abestia bera jeisteko linka.

GOZATU !


Ezkerrean Naia eta eskubian Mireia, grabatzeko unean.

Erdian, gaurko protagonista: Imanol !

Imanol paxa-paxa eginda, ni, Mireia, Naia eta hauen ama, Amaia

Abestia jeisteko, beti bezela, eskubiko botoiari eman eta "guardar destino como" egin behar dezue, zuen ordenagailuan nun gorde nahi dezuen adieraziz !!!

Jetsi abestia eta eman iritzia !!!

http://usuarios.lycos.es/xisko/5%20imanol%20komuniyua%20definitibua.mp3

Etiquetas:

2006-05-04

NIK DAUKAT TIK TIK TIK !!!


Ufa, denbora gehitxo pasa da azken aldian hemen idatzi nuenetik. Denbora gehitxo eta hamaika istorio ze kontatzeko !!! Motxean, Xisko Gazte Elkarteko lagunekin, Aste Santuan konbibentzietan izan naiz, berrogeitaka nerabe eta bost begiralek gosea pasa ez zezaten sukaldari lanetan, Ollogoien izeneko herrixka batean, Lizarratik gertu. Argazkian ikusten den bezela, "ke tengo en el koko"ra jolasteko tartetxo bat atera genuen begiraleok.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue http://www.flickr.com/photos/tags/xisko/ helbidean dezue aukera!
Oporraldiak amaitu aurretik, lehengusina baten ezkontza izan nuen, eta elizkizunean organoa jo beharra izan nuen; Ave Maria ere elegante joan zen!!! [beherago daukazue abestia jeisteko aukera!]
Xiskokoei prometitu nien elkarbizitzan zehar ikasi nuen abesti-jolas-dantza bat grabatuko nuela: NIK DAUKAT TIK TIK TIK. Izan ere, izugarrizko arrakasta izan zuen abestiak elkarbizitzan. Hori bai, baldintzen artean abestia "makineroa" izango zela proposatu-inposatu nuen; horixe eskatzen baitu abestiak !
Grabatu ostean, TXATXARRO Gazte Elkarteko lagunekin hiru egunetako irteera egin dugu azken asteburu honetan, Benasque inguruan dagoen El Run herrira. Mendian ibili, ibili gara, baita jolasean eta kantuan ere. Giro paregabea izan dugu haur, ez hain haur, gazte, begirale, erdi-begirale eta gurasoak ! Primerako asteburua !!!
Begira-begira, zein ongi moldatu nintzen batearekin !
Ba hementxe uzten dizuet NIK DAUKAT TIK TIK TIK abestia. Itxuraz, Asier Agotek [goiko argazkian eskubian] URTXINTXAko ikastaro batean ikasi zuen eta orain erabiltzen-zabaltzen hasi gara. Hasiera exkax xamarra duen arren, abestia aurrera doan heinean potentea bihurtzen da !!! Ederra benetan !!! Jeitsi ezazu, entzun eta eman zure iritzia !!! EMAN BOLUMENA HONI !!!
BEHEKO HELBIDE HONETAN ESKUBIKO BOTOIAREKIN KLIK EGIN ETA "GUARDAR DESTINO COMO" EGIN !!!

Etiquetas: