2007-05-20

TRIKIZIOz... zerbait gehiago!

Atzo Santa Marinako festetan izan genituen, TRIKIZIOkoak. Denbora da utzi nuela, baina halare, bertako kideekin bizitako ordu ugariek sentimendu arraro bat mugitzen didate barruan. Egoera kuriosoak ematen dira halakoetan: bata hanka hautsita eta jo ta su, ordezko-ordezko-ordezkoa baxua jotzen, besteen ekipoa ["dobletea" zutenez, Trikizioren ekipoa arratsaldean Bizkaialdean izan zen, eta oraindik jasotzeke...].

Aurreko astean blog-webgune bat ireki nien [hau irakurtzen duen frikiren batek eskuren bat bota nahi badu, ongi etorri!]. Bertan zintzilikatu genituen AEKk 2005eko irailaren 18an Iruñan antolatuko jaialdi-kontzertuko TRIKIZIOren zuzeneko bideo-irudiak [ezkerretan ageri den estatua-baxujolea ni naiz! bai!].


Primizia moduan kontatuko dizuet, ekainean diska aterako duela TRIKIZIOk. Bertsio harrigarriak, batzuk katalanez, kolaborazio izugarriak... atzo zerbait entzuteko moduan izan nintzen. Ederra, festetarako dantzagarria, parrandarako primerakoa.

Etiquetas:

6 Comments:

  • Aupa hi!

    Gaur nire kolegan blog-etatik biajetxo bat iteko gogua sartu zaiak eta ui! TUTIKERIAK. Aber ze txoakei idazteizkiken honek. Ta, efektibamente, txoakei galantak idazteituk. KE NO! Broma.

    Bueno, hi, ya ke nire liburuan aitzakiyak gutxiako eman zian hemen idatzikoizkit sikolaston batzuk.

    Ondo ibili,

    IRIZAR

    By Blogger Unknown, at 11:09 a. m.  

  • Hiii !
    Esplikauko al diak zer deken "sikolasto"?

    Bestalde, blogg-etatik, e-mail kontu ezberdinetatik bueltaka ez galtzeko RSS irakurle bat erabili zak; bizitza erraztuko dik!

    ONDO IZAN!
    TuTi

    By Blogger t u t i, at 12:15 p. m.  

  • ei ei ei
    Nik rss irakurgailu hoitako bat erabiltzet eta tutikeriak ez dizkit abisatzen!
    Aix.
    Ea konpontzen deten!

    By Anonymous Anónimo, at 10:31 p. m.  

  • Ba nik ALESTI erabiltzen diyat, eta problemik gabe. Nere bloga jarrita zekat, eta bidaltzen dizkik RSS jarioak. Hori bai, komentarioak ez dizkik bidaltzen...
    Irizar... ez al diak erantzun behar?

    By Blogger t u t i, at 12:09 p. m.  

  • Aber, hi, etimologia pixkat:

    psico=siko=mental

    lasto=paja

    Ta hortik aurreakua hik ingoek no?

    Ah! Ta oain hik eaplikauyak zer deken RSS lektoria, please.

    Hala, tu anoder cing baterflai.

    IRIZAR

    By Blogger Unknown, at 3:06 p. m.  

  • Bo hi!
    Erantzungo yat, baina larunbatian ta helaua eskuan zekaula.
    Ez hai kejau erantzun diyat ta!
    Iya urtebete beranduo... jeje!
    Aiooooooooo

    By Blogger t u t i, at 11:35 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home