2007-04-27

Eguraldiaz...

Ba bai, eguraldiaz hitz egitera natorkizue. Baina aldez aurretik, Paxkal Etxepareren trilogiako bigarren argazkia duzue hemen azpian [kexati hutsa baita gizona: gaizki ateratzen zela aurreko argazkian...]

Atzokoan, Bilboko Kafe Antzokian izan ginen. III. Mendebala maketa lehiaketaren barnean, ZURE taldearekin finalera iritsi baikinen. Han jardun zen Paxkal [edo Paxkual!], soinu-teknikari lanetan, aupa hi!


Kontuak-kontu, gauak lehiaketa bera baino beste oroigarri goxoago batzuk utzi zizkigun. Hoien artean, kamerinoko kontuak. Bai, kamerino bat genuen eta nebera zerbezaz betea!
Fijatu zaitezte argazkian. Atzekaldeko "firmatxoa"k Kafe Antzokitik pasa diren taldeen "oroigarria"k dira. Mundu erdia "mini" kamerino batean bilduta.

Afalorduan, eta ostean, nola ez, Txuma Murugarrenek berriketaldi bat egiteko aukera izan genuen. Tipo geniala. Ez zebiltzan urruti, Jabier Muguruza, Rafa Rueda...

Kontzertua hasi aurretik, lagun kataluiniar batek esan ez zidan ba: "zure blogaren berri ikusi dut, unibertsitateko aldizkari batean". Eta nik nere barnerako... "jode tuti... kakaztuek oainguan!. Kontuz ibili beharko diyat hemendik aurrera, ea zer idazten diadan!"

En fin! Ez al nizuen eguraldiaz hitz egin behar? Hori beste baterako utziko dut, igogailuko elkarrizketarako edota, elkarrizketa fortzatu hoietako batetarako.

Nik eguraldiak zertxobait altxatu duela aprobetxatuz, arratsaldean hegan egingo dut. Saiatu behintzat. Txorien antzera hegoak altxa... eta ea zortea dugun!

ONDO IZAN!

Etiquetas:

2007-04-11

Oporretan egiten diren kontuak...

Oporretan lanegunetan ohikoak diren kontuak ez ditugu egiten eta hain ohikoak ez diren hoiek egitera denbora gehiago eskaintzen diogu. Hau bai binomio polita!
Horretantxe nabil neu ere. Gaur, parapentean bakarrik salto egiteko ohar guztiak entzun ditut, adi-adi, baita praktikan jarri ere. Eta bizirik nago, ez da gutxi!

Bestalde, atzo iluntzean, aspaldi lagun batek esandakoaz gogoratu nintzen: "laranjak internetez eskatzen dixkiyat!". Danok erotzat hartzen ditugu komentario hoiek, seguraski laneguna delako edo[?]. Atzokoan, aita ondoan [hontzak bezelaxe begiak erne-erne eginda; teknologia gustatzem ari zaio...] laranjak eskatu genituen, internetetik! Bitartekorik gabe, Valentziako negozio familiar batek izandako ideia bikaina. Beraiek laranjak jaso eta hurrengo egunean etxean dituzu!

Ohiko dendatan erositako laranjen prozesua...
LaMejorNaranja.com helbidekoak erabilitako prozesua...
Gezurra badirudi ere, ez dut negozio honetan parterik. Hasiera-hasieratik ondo tratatu naute; bestela, begira gaur emailera iritsitakoa: Desde el domingo está lloviendo sin parar y no hemos podido salir al campo a recoger las naranjas. Si mañana jueves no llueve las recogeremos para que las recibas el viernes.

Ez al da autentikoa? Tira, hortxe uzten dizuet.
Bihar akaso, nire lehen hegaldiko argazkiren bat izango duzue...


Etiquetas: