2007-05-22

Blogzalekeriak...

Ba hoixe. Blogez-blog, spam korreoaren antzera proposatzen diren lan "extra"txoak. Kuriositateagatik baino ez dut egingo!
Kontua da irakurtzen nagoen liburuko 179.orrialdeko bigarren paragrafoa ipini behar dudala neure blogean. Neure idazmahaia gainezka daukat [cdak, trastoak mila...] eta nekez aurkitu dut irailan irakurtzen hasi nintzen liburua [eta oraindik ez dut amaitu!].

Udan asko irakurri nuen, eta indar horrek bultzata edo, irailan hasi nintzen liburuarekin. Hemen post bat ere ipini nuen... Binomio fantastikoaz. Liluratu egin baininduen liburuak... haurrekin fantasia mundua nola landu, ipuinetan, binomio fantastikoaren erabilera... interesgarria oso!

Hementxe ba, parrafoa:

"La posibilidad más sencilla de inventar historias cómicas nace del aprovechamiento del error. Las primeras historias serán más gestuales que verbales. Papá se pone zapatos en las manos. Se pone los zapatos en la cabeza. Quiere comer sopa con el martillo..."

Gianni Rodariren Gramática de la fantasía liburutik ateratakoa da hain zuzen. Lankide batek utzi zidan eta oraindik ez diot itzuli, nik estreinatu diodan liburua...


Entzuna dut, mundu honetan bi "tonto" klase daudela: liburuak uzten dituena eta liburuak itzultzen dituena.

Tira, aukera baduzue, irakurri liburua. Ederra da,orain artean irakurritakoa behinik-behin!


Etiquetas:

2007-05-20

TRIKIZIOz... zerbait gehiago!

Atzo Santa Marinako festetan izan genituen, TRIKIZIOkoak. Denbora da utzi nuela, baina halare, bertako kideekin bizitako ordu ugariek sentimendu arraro bat mugitzen didate barruan. Egoera kuriosoak ematen dira halakoetan: bata hanka hautsita eta jo ta su, ordezko-ordezko-ordezkoa baxua jotzen, besteen ekipoa ["dobletea" zutenez, Trikizioren ekipoa arratsaldean Bizkaialdean izan zen, eta oraindik jasotzeke...].

Aurreko astean blog-webgune bat ireki nien [hau irakurtzen duen frikiren batek eskuren bat bota nahi badu, ongi etorri!]. Bertan zintzilikatu genituen AEKk 2005eko irailaren 18an Iruñan antolatuko jaialdi-kontzertuko TRIKIZIOren zuzeneko bideo-irudiak [ezkerretan ageri den estatua-baxujolea ni naiz! bai!].


Primizia moduan kontatuko dizuet, ekainean diska aterako duela TRIKIZIOk. Bertsio harrigarriak, batzuk katalanez, kolaborazio izugarriak... atzo zerbait entzuteko moduan izan nintzen. Ederra, festetarako dantzagarria, parrandarako primerakoa.

Etiquetas: