2007-03-25

Beste bat...


Interneten han eta hemen... lagun katalan batzuri euskal musikaren inguruko informazioa bilatzen ari nintzela hara nun topatu dudan gure pitxus. Bera ere tartean zen, larunbateko odisean; Trikizioko aitatxoa.
Argazki hauek, Bartzelonako euskal etxeak 2006 urtean antolatutako eh sona!06 jaialdiaren barne, Igotz Ziarretak ateratako argazkiak dira [Creative Commons [eus]


beti bezain konzentratua gure gizona...



Etiquetas:

Musika ogibide

Gizarte [alu] honek noiz ikasiko ote du musika lanbide, ogibide izan daitekeela?

Atzo gai honen inguruko beste kapitulu berri bat bizi ahal izan nuen, neure azalean. Hain zuzen, aurreko urteko martxoan taldea uzteko erabakia ere hortik zihoan; Tuti zein da zure benetako lanbidea?

Kontua da, aspaldiko partez, Trikizioko lagunekin izan nintzela atzo, Bilboko Urrinaga auzoan lehenik, Leioan ondoren. Txantxa eta parre ugariren artean eman genuen atzoko arratsalde-gaua. Tira, den-dena ez zen umore onez joan... Trikizion eta antzeko taldeetan ematen diren ohiko "enbajadak" tarteko izan ziren, nola ez.

Arratsaldean hasi zen dena. Estali gabeko oholtza batean jotzeko eskatzen ziguten, euri arriskuarekin eta Trikiziok eskatu ohi duen aurrekontuaren erdi-prezioan.

Norbaiti okurritu al zaio inoiz harakinari erdia ordaintzea? Edota, bulegoko langile bati, gertatu al zaio inoiz, lan egin ez duelako [eskainitako lan baldintza eskasengatik] ez zaiola ordaindu?

Ba, musikariei bai, askotan. Nik uste euririk ez duela egingo esaten ziguten behin eta berriz. Gure erantzuna beti bera: aurrekotan ere horixe bera esan digute; azkenekoan zaparradak 4.000€ inguruko hondamena sortu du ekipoan. Gainera, geure bizitzak arriskuan jartzen ditugu.

Ez da gutxiagorako. Orain urte gutxi, Errenterian abeslari bat mikrofonoarekin elektrokutatua hil zen.

Horrexegatik, musika ogibide duten musikari, teknikari eta inguruko guztientzat [besteetaz aprobetxatzen diren mamutzar hoiek ezik, noski] omenaldi txikitxo bat hemendik.

Gaur, Iparraldeko lagun bat aurkeztu nai dizuet: Paxkal Etxepare. Azparnekoa bera eta teknikari eta tipo oso ona; egunez-egun goraka doan teknikaria eta hainbat eta hainbat artista ezagunekin lan egindakoa: Benito, SA, Silvio . . .
Beti kexati dabil, Trikizioko webgunean bere argazkia ez delako ongi ikusten...


Etiquetas:

2007-03-20

ASTELEHENAK

Hau da hau, astelehena.
Ordeñadore santu hau behar bezala martxan jarri eta hilabete batzuk geroago eta ordu txikitan post bat idazten ! [norbaitek irakurriko badu!]. Arratsalde osoa daramat interneteko konexioa konpondu eta beste hamaikatxo programa eguneratzen.

Ordenagailua martxan jartzearekin batera, FIREFOX deskubritu dut. Tira, lehendik ere ezaguna nuen, eta euskaraz izateaz gain badu beste abantaila interesgarri bat: hiztegiak. EUSKALBAR plugina instalatuz, hiztegia menu barra moduan eduki dezakegu firefoxen eta komodidadean asko irabaz dezakegu. Ez naiz luzatuko alperrikako esplikazio eta argudioetan. Jetsi eta probatu. Google jaunari euskalbar+firefox eskatu eta izango du erantzunik.

Sasi frikia dirudit, astelehena eta ordu txikitan eta hemen... tira! banoa ohera!
Bihar ere argituko du eta egunak!
Eta egunak triste argituko duenez, Oñatiko nire baserriko estanpa polit bat uzten dizuet. Hobeki esanda, gure baserritik, Murgialdaitik Aloña mendiari ateratako argazkia. [erdi transperentea ipinia daukat, eskritorioan gauzak garbiago ikustearren; argazki ederra!]




Etiquetas: