2006-03-29

hasteko "modernitateaz"


Bueno bueno bueno... hau ere iritsi zaigula: MODERNITATEA !
Zeinek esango luke ! edonork bere penak interneten zintzilika ditzakela ! JE ! Ba ni ez naiz gutxiago izango !Tartean-tartean buruan jira-bueltaka ditudan "tutikeriak" idatziko ditut, batuan ala zarauztarrez. Ikusiko da! Ezagutzen nauzuenok jakingo duzuen modura, gaiak MUSIKA eta HEZKUNTZA ingurukoak izango dira, ziurrenik, baina ez diot beste edozerri uko egin nahi. Egunerokotasuneko komeriek ere bere tartea izango dute...Modernitatea... zenbatetan galdetu ote diogu buruari, zer egingo dugun, nora goazen, zer nahi dugun???Egungo gizarteaz eta honen egoeraz hitz egiten jardun ginen orain pare bat aste ni eta "aitatxo" bat [ostiral ordu txikiz, birra bana eskuan]. Aitortu zidan, egunean ordubetez ikusten zituela bere seme-alabak.

Itota omen dabiltza etxearen hipotekarekin eta, lan asko egin behar. Nire galderei [edota txapadari, kar kar] erantzunez, ezin omen zuten bizitza "xumeago" bat izan, bikotekidetako batek ala biek lan orduak gutxituta.

Hauxe da, daramagun erritmoa eta hainbat desio eta espero genuen modernitatea.
Ezin hatzaparretatik ihes egin...

Etiquetas: ,