2006-09-25

Asteburu tropikalak

Halaxe doaz, bai. Deskantsu gutxi eta topera, han eta hemen.
Pasa den astean, musik-eroen afaria, txakolin eguna eta asteburua errematatzeko igandean Jatan izan ginen, Bakion dagoen mendi eder batean.

Asteburu perfektua. Perfektua eta tropikala.

Azken asteburu hau ere halaxe izan da. Ostiralean Txurrukara joan ginen Xiskoko begiraleak, bertan gaua igarotzeaz gain, ikasturte hasierako bilerak antolatu asmoz. Giro ederra egin zuen, eta giro ederrean pasa genituen egun t´erdiko orduak. Orioko barraraino ere gerturatu ginen, batzuk oinez, beste batzuk patinetan... bai bai... patinetan !!!

Orioko barratik bista ederrak ikusi ahal izan genituen: Mollarri, San Anton mendia...
Hamaika komeri izan genituen ere, patinetan, ezta Itziar eta Ainhoa?
Asteburua errematatzeko, Ernion izan ginen atzo, igandean, Txatxarroko 70 bat lagun. Zelatunen, ziur aski inguruetan zegoen mendizalerik gazteena topatu nuen: Uxue. 7 hilabeteko txatxarrokide gaztea duzue ondoko argazkian, bere aitarekin, Mante.
7 hilabeterekin Zelatunen; nora iritsiko ote da 7 urterekin !
Ondoren, euskaldun leialak izaki, jatordu eder batetaz gozatu genuen La Sallen, jolas eta bideo emanaldi eta guzti.
Datorren asteburua ere tropikala ote?
Ikusiko da zer dagoen berri ! Gaurko astelehena ez da ta hain tropikala izan !

Etiquetas:

1 Comments:

  • asteburu gogorrei, tropikal deitzen altzaie? jajaja
    bai bai, earra asteburua. Patiñetan kristonak gea...demostrauta geau zan. Ta bueno Erniyo...facil. Errex iyo genun.
    Animo ya gutxiyo geatzea beste asteburu tropikal bateako!

    By Anonymous Anónimo, at 11:03 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home