2006-09-12

Mama goxua

Irailaren 9a pasa eta badirudi ez garela mama goxuaz nazkatu. "Mahatsaren orpotik dator, mama goxua..." zioen orain urte batzuk ikasitako abestiak; haiek bai urteak...
Kontua da, asteburu honetan, larunbatean ospatzen dela Txakolin eguna Zarautzen. Txakolingileak kexan dira [nola ez...] vendimia edota mahatsaren uzta biltzea aurreratu egin delako azken urteotan, hori diote behinik-behin honetan aditu-beteranoenek. Gu ere dagoeneko aditu eta beterano gera, txakolin eraten eta baita egun honetan hutsik ez egiten.
Horrexegatik egun horretan behin baino gehiagotan entzungo dugun abestia ipintzen dizuet: Txakolin, txakolin. Doinua [MIDI sekuentzia bat da] jeitsi edota entzuteko ondorengo linka erabili:

Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
guztiok edaigun alkarrekin.
Bihotza pozez betetzen da
txurrut bat eginik
ez dago munduan
edari hoberik.

Txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.
Maritxu, arintxo daMartintxo.
Ase naiz naparrez,
zuri, gorri ta beltzez.
Jarri naute minez,
gabe ere onik ez.

Norbait partiturekin abila bada...

Abesti honen bertsioak hamaika aurkitu daitezke. Euskal kantutegi zibernetikoan [http://www.euskomedia.org/euskomedia/SCancionero] "txakolin" hitza bilatuz gero hainbat ikusi daitezke. Jatorriz, Bizkai aldetik dator abestia. Zarautzen abesten den bertsioa goiko bi bertsoak dira, nire burua oso gaizki ez badabil. Halere, ez dago abestia ez ikasteko eskusarik !

Argazki kurioso bat: Txakolin eguna Musika plazan. 1989ko iraileko Euskal Astean

Etiquetas:

4 Comments:

  • mama goxua bai. Goxogiya aukeran. konturatzeako earra burukomiña... ba ezingoet jun egun bikain horta, pena bat da, eo bueno: igual jun banintza nik emango nun pena geao ;) jajaja. Baño bueno abestiya entzungoet, ze egiya esan, ni me suena. Beste abesti bat gure buruko disko gogorrerako

    By Anonymous Anónimo, at 9:09 p. m.  

  • Itziar, ez dakizula abestiya?? LOTSAGARRI!!!!
    TT, honek oaindik ikasteko asko zekak. jeje!!!
    Bai TT, hik bakik ni handik ibiliko naukela. Gañea egun haundiya zekau larunbaten. Dana iten bayau, earki.

    P.D.: Nei etxetik bialduko ziatek!!!!

    By Anonymous Anónimo, at 7:09 a. m.  

  • Aupa gaztiak! Xabier Etxabek esan dit, beste link bat falta nuela azken post-ean. Arrazoia berak:


    http://www.iratzarri.com/ekintzak/index.htm#8

    ONDO IZAN !
    TT

    By Blogger t u t i, at 1:45 p. m.  

  • Pd: nik zakua ta esterilla preparauta zezkat...

    By Blogger t u t i, at 1:46 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home