2006-05-23

“Olidenen Banda” Euskaldunan

Argazkia eta testua: Xabier Etxabe
Datorren ostegunean, hileroko ‘Kafe Torero’ kultur-programazioan, “Olidenen Banda” osatzen duten zortzi musikari zarauztar izango dira Euskalduna tabernan gaueko 21’30etatik aurrera. Oraintxe urtebete toki berean emandako bideari segituko diote musikariek: iaz Hamaika entzuteko jaioak izeneko musika-emanaldia prestatu zuten, bazter guztietako musika interpretatuz; aurten, ostera, Amerikako piezak joko dituzte batik bat, Hamaika eta bat gehiago deitu dioten musika-emanaldian. Emanaldirako propio prestatu duten egitarauan, besteak beste Ipar Amerikako swing, gospel eta boogie erritmoak aukeratu dituzte, eta Hego Amerikako samba, boss eta tangoa.“Olidenen Banda” osatzen duten zortzi musikariak, hauetxek dira (argazkiak dauden ordenean, goitik behera eta ezkerretik eskuinera): Josu Isasti, Igor Gartzia, Antxon Sarasua, Iñigo Isasti, Aitor Arratibel, Iñaki Oliden, Jon Arruti “Tuti” eta Karmelo Mendizabal (ez dago argazkian).

Etiquetas:

6 Comments:

  • zer da ostegun hontan? osease 25ian? eo hurrenguan?
    erantzun plis

    By Anonymous Anónimo, at 8:58 p. m.  

  • Bai, biyar da, maiatzaren 25ean.
    Besteik ez, ea han ikusten gean !

    [Portzierto, ez dakit zergatik, baina musik"eroak" nahiko inpuntualak izan ohi gara...]

    By Blogger t u t i, at 10:44 p. m.  

  • inpuntualak...azkenportukoen gaixotasuna ote?
    TESI bat merezi duen gaia, benetan.

    By Anonymous Anónimo, at 8:21 a. m.  

  • TT with the baix.
    Nik ezingoyat jun, kursillo alua!!!
    Portzierto Itziar, ojo ze esaten dezun azken portuko jendiataz. jejeje!!!
    Ya quisieras tu ser de la republica!!

    By Anonymous Anónimo, at 10:50 a. m.  

  • mmm utzi pentzatzen...
    EZ!!!
    jajaja
    ah ta argazkiyak politak eh!
    jejeje

    By Anonymous Anónimo, at 9:10 p. m.  

  • Ze argazki??
    TT, atzo zelan??

    By Anonymous Anónimo, at 6:51 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home