2006-05-04

NIK DAUKAT TIK TIK TIK !!!


Ufa, denbora gehitxo pasa da azken aldian hemen idatzi nuenetik. Denbora gehitxo eta hamaika istorio ze kontatzeko !!! Motxean, Xisko Gazte Elkarteko lagunekin, Aste Santuan konbibentzietan izan naiz, berrogeitaka nerabe eta bost begiralek gosea pasa ez zezaten sukaldari lanetan, Ollogoien izeneko herrixka batean, Lizarratik gertu. Argazkian ikusten den bezela, "ke tengo en el koko"ra jolasteko tartetxo bat atera genuen begiraleok.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue http://www.flickr.com/photos/tags/xisko/ helbidean dezue aukera!
Oporraldiak amaitu aurretik, lehengusina baten ezkontza izan nuen, eta elizkizunean organoa jo beharra izan nuen; Ave Maria ere elegante joan zen!!! [beherago daukazue abestia jeisteko aukera!]
Xiskokoei prometitu nien elkarbizitzan zehar ikasi nuen abesti-jolas-dantza bat grabatuko nuela: NIK DAUKAT TIK TIK TIK. Izan ere, izugarrizko arrakasta izan zuen abestiak elkarbizitzan. Hori bai, baldintzen artean abestia "makineroa" izango zela proposatu-inposatu nuen; horixe eskatzen baitu abestiak !
Grabatu ostean, TXATXARRO Gazte Elkarteko lagunekin hiru egunetako irteera egin dugu azken asteburu honetan, Benasque inguruan dagoen El Run herrira. Mendian ibili, ibili gara, baita jolasean eta kantuan ere. Giro paregabea izan dugu haur, ez hain haur, gazte, begirale, erdi-begirale eta gurasoak ! Primerako asteburua !!!
Begira-begira, zein ongi moldatu nintzen batearekin !
Ba hementxe uzten dizuet NIK DAUKAT TIK TIK TIK abestia. Itxuraz, Asier Agotek [goiko argazkian eskubian] URTXINTXAko ikastaro batean ikasi zuen eta orain erabiltzen-zabaltzen hasi gara. Hasiera exkax xamarra duen arren, abestia aurrera doan heinean potentea bihurtzen da !!! Ederra benetan !!! Jeitsi ezazu, entzun eta eman zure iritzia !!! EMAN BOLUMENA HONI !!!
BEHEKO HELBIDE HONETAN ESKUBIKO BOTOIAREKIN KLIK EGIN ETA "GUARDAR DESTINO COMO" EGIN !!!

Etiquetas:

3 Comments:

  • Iepa Tuti, nire sartu naiz azkenian zure blog honta eta zerrekin topatuko eta kanta honekin, ostiralian Xiskoko begirale bileran entzun nun eta parre pixka bat egin genun. Nik haurrekin Piraten Etxian izan ginanian deskubritu nun kanta jolasa eta gure txikien artean ere arrakasta izan zun.

    Beraz, grabaketarena ideia bikaina!!

    P.D. Hemendik aurrea bisitak ingo ditut orrialde honta!!

    By Anonymous Anónimo, at 8:50 p. m.  

  • earra kanta!!! jajaja
    dantza ugari iteko kanta bat da!!!
    entzun entzun!!!

    By Anonymous Anónimo, at 9:17 p. m.  

  • Opa Tuti!, udako abestiaren lehian sartu nahian ala?
    Urtxintxa aldean ere deskubritu dugu zure bloga. Dagoeneko Tik tik abestiaren grabazioa zabaltzen hasi gara eta uda honetako udalekuetako abestia bihurtzeko ahaleginak egingo ditugu.
    Ondo izan.
    Jaime

    By Anonymous Anónimo, at 7:53 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home