2007-03-25

Musika ogibide

Gizarte [alu] honek noiz ikasiko ote du musika lanbide, ogibide izan daitekeela?

Atzo gai honen inguruko beste kapitulu berri bat bizi ahal izan nuen, neure azalean. Hain zuzen, aurreko urteko martxoan taldea uzteko erabakia ere hortik zihoan; Tuti zein da zure benetako lanbidea?

Kontua da, aspaldiko partez, Trikizioko lagunekin izan nintzela atzo, Bilboko Urrinaga auzoan lehenik, Leioan ondoren. Txantxa eta parre ugariren artean eman genuen atzoko arratsalde-gaua. Tira, den-dena ez zen umore onez joan... Trikizion eta antzeko taldeetan ematen diren ohiko "enbajadak" tarteko izan ziren, nola ez.

Arratsaldean hasi zen dena. Estali gabeko oholtza batean jotzeko eskatzen ziguten, euri arriskuarekin eta Trikiziok eskatu ohi duen aurrekontuaren erdi-prezioan.

Norbaiti okurritu al zaio inoiz harakinari erdia ordaintzea? Edota, bulegoko langile bati, gertatu al zaio inoiz, lan egin ez duelako [eskainitako lan baldintza eskasengatik] ez zaiola ordaindu?

Ba, musikariei bai, askotan. Nik uste euririk ez duela egingo esaten ziguten behin eta berriz. Gure erantzuna beti bera: aurrekotan ere horixe bera esan digute; azkenekoan zaparradak 4.000€ inguruko hondamena sortu du ekipoan. Gainera, geure bizitzak arriskuan jartzen ditugu.

Ez da gutxiagorako. Orain urte gutxi, Errenterian abeslari bat mikrofonoarekin elektrokutatua hil zen.

Horrexegatik, musika ogibide duten musikari, teknikari eta inguruko guztientzat [besteetaz aprobetxatzen diren mamutzar hoiek ezik, noski] omenaldi txikitxo bat hemendik.

Gaur, Iparraldeko lagun bat aurkeztu nai dizuet: Paxkal Etxepare. Azparnekoa bera eta teknikari eta tipo oso ona; egunez-egun goraka doan teknikaria eta hainbat eta hainbat artista ezagunekin lan egindakoa: Benito, SA, Silvio . . .
Beti kexati dabil, Trikizioko webgunean bere argazkia ez delako ongi ikusten...


Etiquetas:

1 Comments:

  • bo ba argazkiyan ya ondo ikustea eh! ingoyot kaletik kaso!jajaja

    bo ta musikariyak... ba bakizu: Tapia ta Leturiak esaten duen bezela 'hik lan ta nik jai'
    hola tokatze zaizue
    ta gañea... askotan muy jodidos....
    baño zeñek esateu informatikariyak ere ez diala 'muy jodidos' bizi?

    errealitatia kruela da. jajaja

    By Blogger Unknown, at 8:19 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home