2007-01-29

BAKEAREN EGUNA

"Pobrezia indarkeriaren erarik txarrena da" Mahatma Gandhi. (1869-1948)
Bihar, urtarrilak 30, Gandhiren heriotza gogoratzen dugu eta eskoletan INDARKERIARIK EZAREN ETA BAKEAREN eguna ospatzen dugu.

BAKEAK DAKAR BAKEA

Bakea dakar bakea.
Bakea bake-bidea.
Bakeak dakar bakea.
Elkar ulertzetik dator
Bakearen landarea:
Begirunea du sustrai
onarpena du lorea.

(B. Gandiaga)




BAKEA BADA

Bakea bada
ezpata ere
justiziaren
ezpata
justirik
ez baldin bada
bake sendorik
ez baita

Bakea dio
doilorrak ere
ez du nahi bere
txarkeriarik
aipatu dadin
ez du nahi gaizki
egindakorik
zuzendu
(B. Gandiaga)




Agian barne-bake bila... ez dakit... baina hurrengo astean Madrila noa. Ondo etorriko zait, ziur. Arnas-pausa bat hartu [nahiz eta hiriko zerrikeriz kutsatua egon] eta aurrera egiteko.
Ea bide batez, blogaren haria ere berriro hartzen dudan... eta lagunena, etxekoena...
... ... ...
... ...
...

Etiquetas:

3 Comments:

  • TT, ba huan garaya zeoze idaztekua!!

    By Anonymous Anónimo, at 9:19 a. m.  

  • bai bazan garaya!!!!

    ta animo Madril alde hortan! hartu zazu bidaia bat bezela.. lan kontuak utzi ta saiatu han zaudela disfrutatzen.

    eongo gatxik!

    By Anonymous Anónimo, at 9:33 p. m.  

  • Nere lankidiare hemendik bi astea ziek MaNdrilea. Jaja!! Oporreta?? Hau behintzat ez, baña hiri haundiyak hoi zekatek ona, lana bukau ta disfrutatzeko aukera asko dazkak.

    Animo hi!!

    By Anonymous Anónimo, at 7:32 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home