2006-10-03

B i d e a k i r e k i t z e n . . .

Zerbait pentsatu beharra zegoen: atzoko astelehena, astelehen grisa.
Ez omen da dena txuria edota beltza izan. Baina atzoko gris arraroa zen, aspaldian bizi gabekoa.
Lagun baten osabaren [eta urrutiko familiar baten] hiletara bidean, telefonotik ama: "zorionak osaba izan zera". Orduan oroitu nintzen ospitaletako kontuez, eta maternotik ez oso urruti egongo zela beste haur bat, gelako 7 urteko ikasle-haur bat, ingresatua.
Atzokoan "zer moduz?" entzun nuen sarritan, ez dakit aurpegi txarra izango nuen, baina inoiz baino jende gehiagok galdetu zidan. Eta nik ez nekien zer esan. Ez nekin pozik edo triste nengoen... pozez txoratzen edota deprimitua... Gorputza arraro zebilen...
Baina gaur, han izan naiz, ospitalean. Maternoan iloba bixitatu dut eta pediatrian ikaslea. Dena ondo doa; eskerrak... [ondoko irudian nire arreba Ane eta alaba, Eneritz; azken hau jaio eta ordu gutxira. Ze polita...].
Trapu zahar bat baino okerrago nago. Potx eginda, ahituta. Aspaldi ez nuela izerdi usain nazkagarri hau gainean... baina badira motiboak. Ikasturte hasierako guraso bilera ere izan baitut. Hau bai egun konpletoa !
Eta etxera sartu eta musika ipini dut... "abriendo caminos" Juan Luis Guerra eta Diego Torresen abesti ederra.
Dena delakoa zure egoera emozionala zerbait positiboa transmititzen dizuete. Hori da musikaren magia, bai horixe... [komertziala izango da, baina ederra da!]. Niri gauzak argitzen lagundu dit, esperantza izpia ikusi eta baita aurrera jarraitzeko indarra eman ere !!!
Horrexegatik beheko link hauetan pirateriari nere aportazio txikia eskaini nahi diot. Horrelako abestiak hori eta gehiago ere merezi dutelako. Denoi opa dizuet neri sortzen didan sentimendu "positibo" hori.
Jetsi eta gozatu. Neri bide berriak ireki ohi dizkit, morala lurretik dabilenean eta...
eskerrak sikiera, bihar ere argituko duela egunak, euritan bada ere !
Abestia mp3an [eskubiko botoian klik eta "guardar como" egin]:
Abestiaren letra, dokumentu formatuan:

Etiquetas:

4 Comments:

  • animo!
    ta kanta hau, earra da bai.
    preparatu biyarko

    By Anonymous Anónimo, at 9:29 p. m.  

  • Animo TT!!!
    Ta zorionak ilobatxo berriarengatik.

    By Anonymous Anónimo, at 1:08 p. m.  

  • Oso argazki polita! Eskerrak bai egunak egunero argitzen dun, horrelako gauza ederrak ikusi ahal izateko!

    By Anonymous Anónimo, at 9:35 p. m.  

  • anonimus hori ni nintzan e...nahastu in naiz!

    By Anonymous Anónimo, at 9:36 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home