2006-10-23

Halako batez !

"Halako batez, nunbait bazen..."

Halaxe aurkitzen omen dira nahi direnak, bilatzen jardunagatik lortu gabe utzita, denbora pasata, ustekabean, espero ez duzun tokian.

Abesti bat oroitu ezinik lagunartean eta ttak mp3an topatu behar nere fitxategian !
Izenbururik gabeko track mordo-modernoen artean aurkitu dut, horrexegatik TXITOENA deitu diot. Hori bai, Sortzen Ikasbatuaken diska batetik dago aterata bertsio hau.


TXITOENA

A
Hiru txito izan eta bat galdu
Gure txitoaren ama nork jan du?


B
Gure txitoaren ama oiloa
Axeriak kendu dio lepoa


D

Axeriak kendu dio lepoa !

Hau hala izaki, abestiaren egitura: AA BB tonu aldaketa AA BB D

Zenbat abestu izan ote dugu abestia !!! Entzun nahi badezue, jeitsi ondorengo estekatik:

http://usuarios.lycos.es/jontuti/Txitoena.mp3

Etiquetas: