2006-04-04

HERRI MUSIKA udaberriko kontzertua

Juan Mari Beltran Argiñenak zuzentzen duen "Herri Musikaren Txokoa" egitasmoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dut larunbat honetan. Herri musikan musikari, musikologo eta antropologo lanak egin dituen hau, zalantzarik gabe pertsona "historikoa" da. Hamaika partitura, musika instrumentu eta testigantza ditu jasota bere "museoa"n. Urrutirago joan gabe, EITBko "ddan,ddin,ddan ddinddigiddan..." anuntzio ezagunean entzuten den abestian entzun daitekeen "tronpa" edota "musuitarra" Juan Mariri esker entzun dezakegu [Orioko Sarobe baserriko testigantzei esker...].

Juan Mari Beltran "jakizue zé" instrumenturekin

Larunbat honetan, HM txokoan, udaberriko kontzertua izango da, arratsaldeko 18.30tatik aurrera. Programa bikoitza izango da:

  • JON BERGARETXE oiartzuarrak "Oiartzungo kantu zaharrak" eskainiko ditu

  • DULZAINEROS DEL BAJO ARAGON izango ditugu BARUCAS D´AGÜERRO

Programa osoa eskura duzue http://www.herrimusika.net/kontzertuak/06udaberria.pdf helbidean.

Ziur ze kontatua ekarriko dugula handik ere!

Etiquetas: