2006-04-04

Psikomotrizitate librea

Azken urteotan Euskal Herriko ikastetxe gehienetan zabaldu eta ezarri den korronte batetaz hitz egitera natorkizue: psikomotrizitate libreaz. Librea deitzen zaio, ez delako betidanik ezagutu ditugun txiribuelta gidatuak edota plinton gaineko saltoak, ileran zain egon ondoren.

Bernard Aucouturier frantsesa da "Praktika Psikomotriza"ren sortzailea eta psikoanalisian oinarritua, haurraren adierazpen motrizean oinarritzen da. Hau da, gorputza adierazpide, komunikazio eta sentimen adierazle gisara oinarrituz eta bertatik abiatuz.

Europako Psikomotrizitate Praktikaren Formazio Eskolen Elkarteko (ASEFOP) fundatzaile eta sortzaile da Aucouturier bera, Euskal Herrian Bergarako UNEDen baitan dagoen Luzaro Psikomotrizitate eskola dugularik gertuen.

Euskal Herrian korronte honek izan duen arrakastaz baliatuta, bi urtean behin Gasteizko Europa Jauregian jardunaldiak antolatu ohi ditu Luzarok hainbat aditu eta Aucutourier berarekin.

Bernard Aucouturier haur batekin solasean

Pasa den neguan, bertan izan ginen jardunaldi hauetan eta agian honek eta irakurtzen dihardudan liburuak [Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz] piztu du gai honekiko dudan interesa,...

Etiquetas: