2006-04-03

BYE BYE TRIKIZIO

Orain hiru aste utzi dudala TRIKIZIO taldea. Urte t´erdiz eman dut bertan baxua jotzen.
Lanbidea eta afizioa uztartu nahi, baina ezin. Batez ere, afiziokideak honen profesionalak baldin badira. Arrazoi pertsonalak deitzen omen zaie gaur egun, eraman ezinak diren gehiegizko kargei...hau izango da nire arrazoi nagusia... Tira! momentu goxo ugari, gogorrak beste hainbat eta milaka esperientzi utzi dizkit behinik-behin!
Ikasitakoa gehiegi da lerro gutxi batzuetan ipintzeko, baina hemen ibilbide zoragarri honetan lagun izan ditudan batzuk :

Nunbait "alma mater"ik bada, hauxe da XABI ARAKAMA komandantea. Azala momentu oro, edozein tokitan urratuko duena, TRIKIZIO bertan entzun dadin...
Gitarjole amezketarra. Musikari iaio eta gitarjole bikaina. Taldeko semetxoak bagina modura zaindu gaituen "aitatxo"a... IBAN GURRUTXAGA
Baterijole eta tipo ausarta. Sinisten duenagatik arrautza parea uzten duen lagun zarauztarra. Apika-apika gorantz doan musikaria hau ere, dirudienez, geldiezina... UNAI LOPETEGI

Nola ez... NI !!!
Aurrerantzean KIKE ARZAk beteko du nire lekua TRIKIZIOn. Baxujole aparta eta musikari handia.
Ez nituzke ahaztu nahi, Paxkal, Gilles, Ibantxu, ... LAISTER ARTE !!!
PD: Zarautzen zerbeza ferian ikusi ahalko ditugu, hilaren 15ean. Ez galdu aukera hau ! Bestalde, informazio gehiago nahi bazenu, http://www.trikizio.km6.net helbidean duzu!

Etiquetas:

1 Comments:

  • hi pitzauta hago!!!!!!
    P.D.

    LOS ANGELES DE TUTI

    By Anonymous Anónimo, at 12:27 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home